2011/11/25

13. urteurrena....antzerkia: LAS PUNKIS TAMBIEN LLORAN

Larunbateko bazkalostea Detritus Teatrus (Gasteiz) antzerki taldearen eskutik etorriko da. Cabaret punk gisa sailkatzen duten antzerkia, 16 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da.

Las punkis tambien lloran obrak, Maria Rosario del Perpetuo Socorro-ren bizitza izango du hizpide. 60-70. hamarkadan Extremaduratik Euskal Herrira iritsitako etorkinen alabak ez du bere gurasoek jarraituriko eskema errepikatzerik nahi. 70 minutu inguruko emanaldian zehar, bere bizitzako eboluzioa ikusiko dugu, haurtzarotik bertatik hasita.