2011/12/26

2011/12/10

2011/12/08

zorixonak danoi!

Hamairugarren urteurreneko ospakizuna aurrera ateratzen lagundu duzuen denoi zorionak eta eskerrik asko!


Hurrengo egunetan asteburuko argazkiak eta kronika txiki bat igotzen joango gara.

2011/11/28

13. urteurrena.....ABENDUAK 3, KONTZERTUAK!

Larunbat gauean, Zarraparra, Sarekada, BEK eta Honat erromeriaz gain, DJ TXO ere izango dugu goizalderarte musika jartzen!

13. urteurrena.....ABENDUAK 3, BAZKARIA!

Larunbateko bazkarirako zerrendetan apuntatu!!

2011/11/25

13. urteurrena....antzerkia: LAS PUNKIS TAMBIEN LLORAN

Larunbateko bazkalostea Detritus Teatrus (Gasteiz) antzerki taldearen eskutik etorriko da. Cabaret punk gisa sailkatzen duten antzerkia, 16 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da.

Las punkis tambien lloran obrak, Maria Rosario del Perpetuo Socorro-ren bizitza izango du hizpide. 60-70. hamarkadan Extremaduratik Euskal Herrira iritsitako etorkinen alabak ez du bere gurasoek jarraituriko eskema errepikatzerik nahi. 70 minutu inguruko emanaldian zehar, bere bizitzako eboluzioa ikusiko dugu, haurtzarotik bertatik hasita.


2011/11/24

13. urteurrena.....ABENDUAK 3an, EUSKARAREN EGUNA!

Ospakizuna aldarrikapen bihurtu daitekeelako, eta are gehiago nazioarteko eguna bertan tokatuta, euskararen eguna urteurreneko egitarauaren baitan ulertzen dugu.

Hala, kultura batzordeak proposatu eta antolaturiko egitaraua geure egin, eta gure aportazioa gehitu diogu.

Abenduaren 3an:

12.30etan trikikantupoteoa hasiko da plazatik, herrian zehar abiatzeko. Amaitzean, salda eta gaztainak jango ditugu herriko plazan.

19.13etan mural margoketa egingo dugu plazan.

Deialdi berezi bat egin nahi diogu Atxondoko jende guztiari, haur, gazte zein heldu, egun honetan parte har dezan!

13. urteurrena.....ABENDUAK 2,3 eta 4an!

Dagoeneko badaukagu abenduko lehen astebururako plana!! Hiru egunetan zehar musikaz, antzerkiaz, hitzaldiez eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukerarik ezta faltako!

Atxondoko Gaztetxearen 13. urteurreneko egitaraua:

2011/11/13

gaztetxearen 13. urteurrena!!

Atxondoko Gaztetxearen 13. urteurrena abenduaren 2tik 4ra ospatuko dugu.

Egitaraua prestatzen ari gara...

2011/11/09

durangaldeko gazte topaketak 2011









 Aurten hirugarrenez burutuko dira durangaldeko gazte topaketak, azaroaren 11n, ostiral honetan, hasi eta iganderaino, Otxandion.

Hiru eguneko egitarauak, hitzaldi ezberdinak, eztabaidarako uneak, tailerrak eta asialdirako beste zenbait aukera jasotzen ditu. Hiru egunetarako edo egun solteetan joateko aukera izango da.