2011/11/24

13. urteurrena.....ABENDUAK 3an, EUSKARAREN EGUNA!

Ospakizuna aldarrikapen bihurtu daitekeelako, eta are gehiago nazioarteko eguna bertan tokatuta, euskararen eguna urteurreneko egitarauaren baitan ulertzen dugu.

Hala, kultura batzordeak proposatu eta antolaturiko egitaraua geure egin, eta gure aportazioa gehitu diogu.

Abenduaren 3an:

12.30etan trikikantupoteoa hasiko da plazatik, herrian zehar abiatzeko. Amaitzean, salda eta gaztainak jango ditugu herriko plazan.

19.13etan mural margoketa egingo dugu plazan.

Deialdi berezi bat egin nahi diogu Atxondoko jende guztiari, haur, gazte zein heldu, egun honetan parte har dezan!