2012/01/12

musika lokaleko bilera

Gaztetxeko musika lokala talde ezberdinek erabiltzen dute, aste osoan zehar entsaiatu ahal izateko. Edozein taldek dauka aukera lokala erabiltzeko, baldin eta taldeko kideren bat herrikoa bada.



Datorren ostegunean, urtarrilak 19, musika lokaleko bilera egingo da arratsaldeko 19.00etan, gaztetxean bertan, urtean zeharreko egutegiak, arauak eta atera daitezkeen gainontzeko gaiei buruz hitz egiteko.

Gazte asanbladako kideok eta bertan ensaiatzen duten musika taldeak bildu izan gara orain artean, baina lokala erabiltzea zein hortaz informatzea nahi duen edozein bertaratzera gonbidatu nahiko genuke.

2012/01/06