2012/03/06

txitxiburduntzi eguneko argazkiak

mendi irteera..



 txitxiburduntzi sua...




2012/02/15

sagardotegira irteera

Eman izena ostiral honetatik aurrera Gaztetxean edo Arrano Bentamotz elkartean.  


Apuntatzeko azken eguna, martxoaren 2a izango da. 

Urtero bezala, autobusa goizetik irten eta gauean itzuliko da Hernanitik. Ordutegiak eta diru kontuak apuntatutakoekin zehaztuko ditugu.

2012/02/08

otsailerako

Otsaileko egitaraua osatzeko, kultura batzordean parte hartu du Gazte Asanbladak, beste zenbait eragilerekin batera.


.... 9.30etan mendi irteera plazatik hasita, Asuntze Mendi Taldeak antolatuta.

.... 12.30etan salda banatuko da plazan, Odol Emaileen Elkartearen eskutik.

.... 13.00etan txitxiburduntzi sua piztuko dugu Gazte Asanbladak, gaztetxean.
      .... ondoren, mihiluze jolasa egingo da, Marixurrikek eta Andasto Dantza     Taldeak gidatuta.


.... 17.30 mozorro leihaketa plazan
      .... ondoren euskal karaokea eta txokolatada


KOLORE EZBERDINETAKO SUEKIN NEGUKO HOTZAK EPELDU DITZAGUN!

2012/01/12

musika lokaleko bilera

Gaztetxeko musika lokala talde ezberdinek erabiltzen dute, aste osoan zehar entsaiatu ahal izateko. Edozein taldek dauka aukera lokala erabiltzeko, baldin eta taldeko kideren bat herrikoa bada.



Datorren ostegunean, urtarrilak 19, musika lokaleko bilera egingo da arratsaldeko 19.00etan, gaztetxean bertan, urtean zeharreko egutegiak, arauak eta atera daitezkeen gainontzeko gaiei buruz hitz egiteko.

Gazte asanbladako kideok eta bertan ensaiatzen duten musika taldeak bildu izan gara orain artean, baina lokala erabiltzea zein hortaz informatzea nahi duen edozein bertaratzera gonbidatu nahiko genuke.